Itxi

Alaves

SmartBank Liga

Salva Sevillak eta Benavidezek Alavesen lidergoa sendotu dute (2-0)

I. G. | EITB MEDIA

Garaipenak sailkapeneko gorenean jarraitzeko aukera ematen die babazorroei 34 punturekin.

  • Alaveseko jokalariak gol bat ospatzen

    Alaveseko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: @Alaves

Salva Sevillak, penaltiz, eta Carlos Benavidezek, buruz, Alavesen lidergoa sendotu duten, Vila-real B 2-0 mendean hartuta, babazorroak SmartBank Ligako sailkapenaren gorenean berretsiz.

Alaves - Vila-real B partidako laburpena (2-0)

Etxeko taldea erasorako prest sartu da eta sei minutura Nahuel Tenaglia argentinarrak lehen gola sartzeko aukera izan du.

Vila-realek ez dio baloia jokatuta ateratzeari uko egin, nahiz eta etxekoen presioa izan, defentsa aurreratu eta talde horiaren kontraerasoren bat jasan dutelarik.

Miguel De la Fuentek proban jarri du Filip Jörgensen suediarra, euskaldunen gol aukerarik onena desegiteko.

Gasteiztarrek ere hortzak erakutsi dizkiote Vila-reali, Luis Riojaren kontraerasoko abiadurarekin.

Alaves 44 minutura aurreratu da Salva Sevillak penalti puntutik sartutako golaren bitartez. Baloiak Iñigo Iguezen eskuan jo du erdiko atzelariaren urruntze saiakera baten ondoren eta epaileak hamaika metroetatik jaurtitzea agindu du VARa kontsultatu ondoren.

Gidoia gutxi aldatu da aldageletatik igaro ondoren. Luis García Plazaren taldea indartsu atera da, errenta handitzeko asmoz.

Minutuek aurrera egin ahala, partidak behera egin du erritmo aldetik, baina baloia luzaroan izan da bisitarien zelaian.

Partida 1-0ekoarekin amaituko zela zirudienean, estrategiak berriro eman die etekina etxekoei. Toni Moyaren pase neurtuari esker, Carlos Benavidezek area txikian baloia bultzatu eta 2-0ekoarekin partida erabakita utzi dute.

 

Fitxa teknikoa

2 - Alaves: Sivera; Tenaglia, Abqar, Maras, Duarte; Sedlar (Benavidez, 67. min), Sevilla (Moya, 82. min); Guridi (Rober, 73. min), Alkain (Jason, 73. min), Rioja eta Miguel.

0 - Vila-real B: Jörgensen; Leal, Iñiguez, Mbacke, Tasende; Carreira (Lozano, 70. min), Del Moral, Carlo, Ontiveros; Fer Niño (Fores, 70. min) eta Collado (Arana, 70. min).

Golak: 1-0, 44. min: Sevilla, penaltiz. 2-0, 86. min: Benavidez.

Árbitro: Guzmán Mansilla (Comité Andaluz). Expulsó al visitante Mbacke (min.89) por doble amarilla. Amonestó con tarjeta amarilla al local Guridi (min.32) y Sedlar (min.55) y a los visitantes Collado (min.62), Tasende (min.65), Lozano (min.80) y Arana (min.89).