Itxi

Alaves

SmartBank Liga

Alavesek ligako bigarren porrota jaso du Granadan (3-1)

I. G. | EITB MEDIA

Alaves aurretik jarri denean, Granadak hortzak atera ditu berdinketa lortzeko, eta, ondoren, buelta eman dio markagailuari ordu erdia pasa baino lehen.

  • Nahuel Tenaglia

    Nahuel Tenaglia. Argazkia: @Alaves

Granadak irabazi egin dio Alaves liderrari (3-1) ostiral honetan, eta Arabako taldeak denboraldiko bigarren porrota jaso du SmartBank Ligako 18. jardunaldian. Irabazten hasi dira Garcia Plazak zuzentzen dituen mutilak, baina Andaluziako taldeak jasotako lehen golari buelta eman dio.

Granada - Alaves partidako laburpena (3-1)

Alavesek lidergoan jarraitzen du, jarraitzaileekiko hiru puntuko abantailarekin, aurkariek asteburu honetan lortuko dituzten emaitzen zain.

Lehen zatian, partida emozioz eta alternatibaz beteta egon da. Alaves aurretik jarri denean, Granadak hortzak atera ditu berdinketa lortzeko, eta, ondoren, buelta eman dio markagailuari ordu erdia pasa baino lehen.

Xeber Alkain gipuzkoarrak 12. minutuan aurreratu ditu bisitariak.

Baina Myrto Uzuni albaniarrak berdinketa lortu du (22. min) etxekoen erantzun azkar baten ostean.

Jokalari berak jarri ditu aurretik granadarrak, neurketako ordu erdiaren atarian; Antonio Sivera atezainak penalti jaurtiketa desbideratu du, baina aldaratzea jaso du albaniarrak, eta ez du barkatu Aalvesen ate aurrean.

Lehen zatia amaitu baino lehentxeago partida maldan behera jarri zaie etxekoei Alkainek txartel gorria ikusi baitu. Ondorioz, jokalari bat gutxiagorekin geratu da Gasteizko taldea.

Atsedenaldiaren ostean, Granadak ez du denbora asko behar izan abantaila handitzeko: Jorge Molina Alacanteko golegile beteranoak 2-1ekoa jarri du markagailuan (51. min).

Luis Garcia Plazaren mutilek ahaleginak egin dituzte bigarren porrota ez jasotzeko, baina Paco Lopezen taldeak aldeko emaitzari eutsi dio.

Fitxa teknikoa

3 - Granada: Lopez; Ricard, Rubio, Ignasi Miquel, Neva; Meseguer, Petrovic (Víctor Díaz, 46. min), Uzuni, Melendo (Rochina, 64. min) (Silva, m.85); Callejon (Perea, 85. min) eta Molina (Zaragoza, 64. min).

1 - Alaves: Sivera; Tenaglia, Abqar (Laguardia, 46. min), Maras, Duarte; Benavidez, Salva Sevilla (Moya, 46. min), Alkain, Rioja (Javi, 85. min), Guridi (Taichi, 56. min); eta Miguel (Jason, 44. min).

Golak: 0-1, 12. min: Alkain. 1-1, 22. min. Uzuni. 2-1, 30. min. Uzuni. 3-1, 51. min. Molina.

Epailea: Lopez Toca. Alkain kanporatu du txartel gorriarekin. Txartel horia atera die Melendo, Rochina eta Paco Lopez entrenatzaileari Granadaren aldetik, eta Tenaglia, Rioja eta Taichi jokalariei Alavesen aldetik.