Itxi

Alaves

UTZITA

Alavesek Antonio Blanco fitxatu du denboraldia amaitu arte

A. A. | EITB MEDIA

Erdilari andaluziarra utzita helduko da Gasteizera Real Madriletik.

  • Antonio Blanco.

    Antonio Blanco. Argazkia: @Alaves

Alavesek ostegun honetan jakinarazi duenez, Antonio Blanco Real Madrileko jokalariak utzita jokatuko du Arabako taldean aurtengo denboraldia amaitu arte.

Blanco defentsa lanetan aritu ohi den erdilaria da, nahiz eta beste postu batzuetan jokatzeko gai den.

Kordobako 22 urteko jokalaria Cadiz taldera joan zen udan. Lau partida jokatu ditu bertan, eta 248 minutu batu. Orain, denboraldiko lehen zatian protagonismo handirik izan ez eta gero, Blancok Bigarren Mailan jokatuko du Alavesen eskutik, euskal taldeak baieztatu duenez.

Blancorena Gasteizko taldeak neguko merkatuan egiten duen bigarren fitxaketa da; izan ere, aurretik Sebastian Pino atzelari txiletarraren berri eman zuen asteartean.