Itxi

Alaves

SmartBank Liga

Alaves - Eibar euskal derbia otsailaren 4an jokatuko da, 21:00etan

EITB Media

Mendizorrotzan jokatuko da SmartBank Ligako 26. jardunaldiko babazorroen eta armaginen arteko derbia, otsailaren 4an, larunbatean.

  • Eibar - Alaves

    Lehen itzuliko Eibar - Alaves derbiko irudia. Argazkia: @SDEibar

SmartBank Ligako Alaves - Eibar euskal derbia otsailaren 4an (larunbatean) jokatuko da Mendizorrotzan, 21:00etan. Arabako eta Gipuzkoako taldeak nor baino nor arituko dira 26. jardunaldiari dagokion norgehiagokan.

Alaves eta Eibar Santander Ligara igotzeko lehian sartuta daude bete-betean; beraz, derbia oso neurketa garrantzitsua izango da babazorroentzat zein armaginentzat.

Ipuruan jokatu zen lehen itzuliko derbia golik gabe amaitu zen (0-0). Ondorioz, elkarren arteko averagea bereganatzea ere izango dute jokoan otsailaren 4ko lehian.