Alaves
F Liga
Alaves Federazioko Lehen Mailara jaitsi da, F Ligako azken jardunaldian Alhamaren aurka berdindu ostean
A. B. E. | EITB Media
Arabako taldeak berdindu egin du Alhamaren aurka jokatutako F Ligako 30. jardunaldiko partida. Emaitza horrekin, bi taldeak jaitsi egin dira Federazioko Lehen Mailara.
Alaves Federazioko Lehen Mailara jaitsi da larunbat honetan, maiatzaren 20an, Alhamaren aurka bana berdindu (1-1) ostean, F Ligako 30. eta azken jardunaldian. Beraz, datorren denboraldian bigarren mailan lehiatuko da Gasteizko taldea.
Bi taldeek antzeko egoeran ekin diote neurketari, garaipenak bakarrik balio baitzien mailari eustea lortzeko. Gainera, euren arteko neurketa irabazi, eta beste partida batzuetako emaitzari itxaron behar zioten.
Hala, bada, norgehiagokako lehen zatian parekotasuna izan da nagusi. Alavesi eta Alhamari asko kosta zaie abaguneak sortzea. Alavesek 26. minutuan izan du gola sartzeko aukera, baina Laura atezainak gelditu egin du Marta San Adrianen jaurtiketa. Alhamak, aldiz, nahikoa izan du abagune bakarra, berean gola sartzeko; 36. minutuan, Pinelek 0-1ekoa jarri du markagailuan, área baruan balioa jaso, eta erremate gurutzatuarekin baloia ate barruan sartuta.
Neurketa maldan gora jarri zaio Alavesi. Hala ere, Gasteizko taldeak ez du etsi, eta erasora jo du berdinketaren bila. Atsedenaldira iritsi aurretik gertu izan dute gola, baina Camila Saezen errematea atezainak gelditu du.
Bigarren zatiari erasokor ekin dio Alavesek, nahiz eta lehen aukera Alhamak izan duen. Murtziako taldearen gola Larque atezainak eragotzi du, Jaderen errematea geldituta.
Gasteizko taldea gol aukerak ezin sortuta ibili da. Borrokan jarraitu du Alavesek, eta, 84. minutuan, Camila Saezek gola sartu du (1-1).
Saezen gola itxaropena eman dio Alavesi, baina ezin izan du bigarren gola sartu. Amaieran, berdinketa Ibaian (1-1), eta bi taldeak Federazioko Lehen Mailara jaitsi dira.