Itxi

Alaves

Agurra

Toni Moyak Alaveseko jokalari izateari utzi dio

EITB Media

Meridako erdilariak ez du Arabako taldean jarraituko datorren denboraldian. Azken bi urteak Alavesen eman ostean esan dio agur klubari.

  • Toni Moya

    Toni Moya, Josonekin, Zaragozaren aurka sartutako gola opatzen. Argazkia: @Alaves

Toni Moyak Alaveseko jokalari izateari utzi dio asteazken honetan, uztailaren 5ean, klubak jakinarazi duenez. Meridako erdilariak Arabako taldean eman ditu azken bi denboraldiak.

Moyak ez du kontratua berritu, eta amaiera eman dio Alavesen egidako ibilbideari. Bi denboralditan 76 partida ofizial jokatu ditu Alavesekin, eta Lehen Mailarako igoera lortu ostean esan du agur.

2021-2022 denboraldian 28 partida jokatu zituen Lehen Mailan. 2022-2023 sasoian, aldiz, 46 neurketa jokatu ditu guztira, liga, igoera play-offak eta Errege Kopa kontuan hartuta. Moyak 3 gol sartu eta 4 asistentzia eman zituen.

Alaveseko zaleek ondo gogoratuko dute Toni Moyak Malagaren aurkako partidan sartu zuen gola, zoramena eraman baitzuen Mendizorrotzako harmailetara.