Itxi

Alaves

Iragarpena

Andrea Estebanek gidatuko du Alaves 2023-2024 denboraldian

EITB MEDIA

Iñigo Juaristiren ordez arituko da Esteban aurrerantzean. Futbolari profesional gisa aritutakoa da, baita entrenatzaile lanetan ere.

  • Andrea Esteban, Alaveseko entrenatzailea

    Andrea Esteban, Alaveseko entrenatzailea. Argazkia: Alaves

Andrea Esteban izango da Alaves taldearen entrenaitzailea 2023-2024 denboraldian. Hala, Iñigo Juaristi ordezkatuko du hemendik aurrera, Gasteizko taldean egindako ibilbidea amaitu baitu orain arteko entrenatzaileak. Futbolari profesionala izan zen Esteban, eta 17 urtez azpiko Txapelketan nagusi izan zen Espainiako Selekzioarekin.

Jokalari izateari utzi zionean, entrenaitzale lanetan hasi zen. Lehenik eta behin, Valentzia futbol-taldeko arlo teknikoan ibili zen; ondoren, 2019-2020 sasoian, Valentziako Erkidegoko 15 urte Azpiko Selekzioko lehen entrenatzailea izan zen. 2020-2021 denboraldian, berriz, Valentzia futbol-taldearen gidaritza hartu zuen.

Hemendik aurrera, Gasteizko taldeak, joan den denboraldian maila galdu ostean, Federazioko Lehen Mailan duen proiektua zuzentzeko ardura hartuko du.