Itxi

Alaves

FITXAKETA BERRIA

Alavesek Giuliano Simeone fitxatu du

EITB Media

Aurrelari argentinarra utzita iritsiko da Alavesera denboraldi honetan.

  • Giuliano Simeone

    Giuliano Simeone

Alavesek Giuliano Simeone (Erroma, 2002ko abenduaren 18a) fitxatu du, jokalaria Atletico Madrilek utzita heldu da talde babazorrora 2024ko ekainera arte.

Giulianok bere debuta koltxoneroen taldean 21-22 denboraldian egin zuen, eta aurreko denboraldian Bigarren Mailako Real Zaragozan titular ukaezina izan ondoren, guztira 36 partida jokatuz eta 9 gol sartuz, etorkizun handiko aurrelariak maila gorenera jauzia egin du talde arabarraren eskutik.

Jokalaria datorren astelehenean aurkeztuko dute ofizialki, eta Benidormera joango den espedizioan parte hartuko du, bertan bi lagunarteko jokatuko baititu.