Itxi

Alaves

Berritzea

Siverak Alavesen jarraituko du 2027ra arte

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Horrenbestez, Gasteizko taldeko atezainak hamar denboraldi beteko ditu Alavesen. Guztira, Antonio Siverak 87 neurketa jokatu ditu orain arte.

  • Antonio Siveraren artxiboko argazkia

    Antonio Siveraren artxiboko argazkia. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

Deportivo Alavesek Antonio Sivera atezainaren kontratua 2027ra arte berritu duela iragarri du asteazken honetan. Hori dela eta, ordurako hamar denboraldi beteko ditu Siverak Arabako taldean. 2018an iritsi zen Gasteizera, Valentziatik.

Alicanteko jokalariak Alavesen eskutik egin zuen debuta lehen mailan, eta joan den denboraldian, euskal taldearen atean leku finkoa lortu zuen.

2019an, 21 urtez azpiko Europako txapelduna izan zen Espainiako selekzioarekin. Horrez gain, Alavesen 7.758 minutu jokatu ditu, taldean daramatzan zazpi denboraldietan.

Iaz, igoera lortu zuten sasoian, 45 neurketa jokatu zituen; orotara, 87 norgehiagoka ofizialetan hartu du parte, horietatik 28, Ligan.