Itxi

Alaves

EMAKUMEZKOEN FUTBOLA

Alavesek emakumezkoen futbola ikusaraziko du "Gloriosas Astea" ekimenarekin

O. Z. A. | AGENTZIAK

Alavesek emakumezkoen futbola ikusaraziko du berriro "Gloriosa Astea" ren hirugarren edizioarekin, futbola eta emakumearen inguruko jarduerekin.

  • Alaves eta Athleticen arteko partidaren artxiboko argazkia. Argazkia: @AlavesFem.

    Alaves eta Athleticen arteko partidaren artxiboko argazkia. Argazkia: @AlavesFem.

Alavesek emakumezkoen futbola ikusaraziko du berriro 'Gloriosas Astea' ren hirugarren edizioarekin. Futbola eta emakumearen inguruko jarduerak egigo dira, eta Alavesen eta Athleticen arteko neuketa maiatzaren 1ean jokatuko da.

Apirilaren 24an, asteazkena, ekimenari ekingo diote Jose Luis Compañon Kirol Hirian, alebin eta infantilei eskainitako jardunaldiekin.

Deportivo Alaves Gloriosaseko lehen taldeak eta lan taldeak entrenamendu, eta teknifikazio batean parte hartuko dute: hitzaldiak, joko gidatuak eta autografoen sinadura ere egongo da.

Apirilaren 30ean, asteartea, Mendizorrotza futbol zelaiko prentsa aretoak jardunaldi tekniko batzuk hartuko ditu publiko guztientzat, Alaveseko lehen taldeko lan taldearen eskutik.

Azkenik, maiatzaren 1ean, asteazkena, Deportivo Alavesen eta Athletic Cluben arteko lagunarteko partida jokatuko da Mendizorrotzan 17:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da.

Gloriosas Astea

Gloriosas Astea