Itxi

Alaves

Ofiziala

Gorosabelek iragarri du ez duela Alavesen jarraituko

EITB Media

Andoni Gorosabelek klubarekin duen lotura ekainaren 30ean amaitzen da, eta datorren denboraldian beste talde baten jokatuko du. Bi aldeetako batek ere ez du jakinarazi Arrasatekoaren talde berria zein izango den; dena den, badirudi Athleticen ariko dela datorren sasoitik aurrera.

  • Andoni Gorosabel

    Andoni Gorosabel, Aavesekin Rayo Vallecanori sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Andoni Gorosabelek ez du Alavesen jarraituko. Arrasateko (Gipuzkoa) jokalariak klubarekin duen lortura ekainaren 30ean amaitzen da, eta ordutik aurrera etapa profesional berri bati ekingo dio.

Bi aldeetako batek ere ez du jakinarazi zein izango den euskal futbolariaren talde berria; hala ere, badirudi Athleticek fitxatuko duela.

"Sekulako denboraldia izan da arlo guztietan. Izan ditugun boladak, erakutsitako jokoa. Talde osoaren lana izan da. Taldeaz, klubaz eta zaleez harro egoteko modukoa da, ez baita batere erraza eta meritu handia baitu egin dugunak", adierazi du Gorosabelek.

Gipuzkoarrak 35 neurketa jokatu ditu Alavesekin, gol bat sartu du EA Sports Ligan eta jokalari garrantzitsua izan da taldeak mailari eusteko helburua lortu ahal izateko.

"Eskerrak eman nahi dizkiet beti hor egon diren zaleei. Niretzat ohore bat izan da klub honetako kide izatea, kamiseta hau eramatea eta defendatzea. Dena eman dut zelaira irten naizen guztietan, eta oso eskertuta nago", gaineratu du arrasatearrak.

Alavesek eskarrak eman dizkio Andoni Gorosabeli jokalariak denboraldi honetan egindako lanagatik eta onena opatu dio etorkizunerako.