Itxi

Athletic Club

Kontratu berria

Unai Egiluzek kontratua sinatu du 2028ra arte, eta lehen taldeko fitxa izango du

EITB Media

2024-2025 denboraldia Hypermotion Ligako Mirandesen jokatu eta ekainaren 30ean Athleticekin zuen lotura amaituta, 2028ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratu berria. Egiluz lehen taldeko jokalaria da jada, eta Valverderen esanetara egingo du denboraldiaurrea.

  • Unai Egiluz

    Unai Egiluz, Athleticeko jokalaria. Argazkia: Athletic Club

Unai Egiluzek 2028ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Athleticekin, eta lehen taldeko jokalaria da. Horixe jakinarazi du klubak, ohar ofizial baten bidez. Egiluzi ekainaren 30ean amaitu zitzaion Bilboko klubarekin zuen lotura, eta bi denboraldirako kontratua sinatu du.

Durangoko erdiko defentsak duela bi urte debutatu zuen Athleticekin, Errege Kopan, Rubi taldearen aurka. Sasoi horretan, zuri-gorriek Kopa irabazi zuten. 2024-205 denboraldian Mirandesen jokatu du. Burgoseko taldea EA Sports Ligara (Lehen Maila) igotzeko lehian egon zen, baina play-offeko finala galdu zuen Oviedoren kontra.

Mirandesekin 33 partida ofizial jokatu zituen, taldeko jokalari erabakigarrienetakoa izan zelarik, eta sasoi bikaina osatu zuen Hypermotion Ligan (Bigarren Maila). Burgosko taldera utzita joan aurretik, Bilbao Athleticekin 50 neurketa ofizial jokatu zituen.

Orain, lehen taldeko fitxa du, eta Ernesto Valverderen esanetara egingo du denboraldiaurrea.