Itxi

Athletic Club

F Liga

Athleticek San Mamesen jokatuko du Bartzelonaren eta Real Madrilen aurka F Ligan

EITB

Gainera, Athleticek eta Realak iragarri dute denboraldi osoan emakumezkoen taldea ikusteko abonu bat sortu dutela.

  • Maite Zubieta, Real Madrilen aurka. Argazkia: EFE

    Maite Zubieta, Real Madrilen aurka. Argazkia: EFE

Athleticen emakumezkoen taldeak San Mamesen jokatuko ditu Bartzelona eta Real Madrilen aurkako F Ligako partidak datorren denboraldian, Bilboko taldeak ostiral honetan jakinarazi duenez.

Irailaren 7an arituko dira Kataluniako taldearen aurka, F Ligako bigarren jardunaldian, eta urriaren 12an talde zuriaren aurka, zazpigarren jardunaldian.

Denboraldiko abonuak

Bestalde, Athleticek eta Realak iragarri dute denboraldi osoan emakumezkoen taldea ikusteko abonu bat sortu dutela.

Zuri-gorrien kasuan, San Mamesen eta Lezaman jokatuko diren partidak 45 euroren truke ikusi ahalko dira. Abonu horretan sartuta daude F Ligako 2025-2026 denboraldian etxean jokatuko dituzten 15 partidak.

Txuri-urdinen abonuak ere etxeko partida guztiak ikusteko aukera emango du, 95 euroren truke, gazteenek deskontuak izango dituztelarik. Txartelak ez du zenbakirik izango, baina eserlekua ziurtatuta egongo da beti.