Itxi

Athletic Club

Fitxaketa

Athleticek arazoak ditu Laporte Ligan inskribatzeko

EITB

Hainbat komunikabidek adierazi dutenez, astelehenean aurkeztu behar zuten dokumentazioaren zati bat, eta Al-Nassr klubari zegokiona ez zen bidali zehaztutako epea amaitu baino lehen. FIFA auzia aztertzen ari da.

  • Aymeric Laporte, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

    Aymeric Laporte, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Athleticek arazoak ditu Aymeric Laporte Ligan inskribatzeko, hainbat komunikabidek astearte arratsaldean adierazi dutenez. Horien arabera, astelehenean aurkeztu behar zuten dokumentazioaren zati bat ez zen bidali zehaztutako epea amaitu aurretik; hain zuzen ere, Al-Nassr Saudi Arabiako klubari zegokion dokumentazio hori, alegia, erdiko atzelaria azken bi denboraldietan ibili den klubari. FIFA auzia aztertzen ari da, eta Athletic, ordea, zain da, ea atzelaria segituan izango den jokatzeko moduan, ala, aldiz, fitxaketak egiteko hurrengo aldia hasi arte itxaron beharko duen.

Marca kirol egunkariak jaso du albistea inork baino arinago. Hain zuzen ere, jokalariaren nazioarteko transferentzia iritsi omen zen berandu. Athleticek, Al-Nassr taldearekin negoziatuta, modu egokian aurkeztu zuen Laporte fitxatzeko eskaria, eta beharrezko dokumentazioa eman zuen; Saudi Arabiako klubak, berriz, ez zuen dena aurkeztu.

Horrenbestez, Bilboko taldeak ezin du, oraingoz, Aymeric Laporte Ligan inskribatu, FIFAk baimena eman arte.