Itxi

Athletic Club

Adierazpenak

Ibai Gomezek 'onena' opa dio Llorenteri

Erredakzioa

Gainera, Santutxuko jokalariak Betisen aurka egindako 'jokoari jarraipena' eman behar zaiola azpimarraru du, prentsaurrekoan.

  • Ibai Gomez. Argazkia: EITB

    Ibai Gomez. Argazkia: EITB

Ibai Gomez Athleticeko jokalariak Betisen aurka erakutsitako ‘joko onari jarraipena eman’ nahi diola onartu du, prentsaurrekoan. Zuri-gorriek Atletico Madrilen aurka jokatuko dute igandean, 21:00etan, eta Santutxukoak ‘ildo beretik’ jarraitu behar dutela azpimarratu du.

"Sevillakoa ez zen nahikoa izan, garaipena ezin izan genuelako lortu, baina hori da jarraitu behar dugun ildoa. Gola oso azkar jaso arren taldeak erantzun bikaina eman zuen, eta bigarren zatian neurketa ona egin genuen", esan du Ibai Gomezek.

"Atletico Madrili errespetua zor diogu, oso aurkari ona baita, baina edozeinen aurka lehiatzeko gai gara. Betis laugarren sailkatua da, eta guk hobeto jokatu genuen. Irabaztera joan behar dugu", adierazi du zuri-gorriak.

Aldageleko liskarrei buru galdetuta, Ibaik futbolari buruz hitz egitea askoz politagoa dela esan du.

"Llorenteri, taldea utziko duenean, onena opako diot; Amorebietak lehenbailehen akordioa berritzea espero dut, eta argi dut Muniainek hemen urte asko emango dituela", bukatu du Bilboko jokalariak.