Itxi

Athletic Club

Ostiralean (21:30)

Gurpegui Ekizaren ordez, Valladoliderako aldaketa bakarra

Erredakzioa

Athleticen jokoak hobera egin duela aitortu du Marcelo Bielsak, baina "behin betikotzat" hartzeko jarraipena eman behar zaiola adierazi du.

3:25
Marcelo Bielsa.

Athletic Clubek Valladolid izango du aurkari ostiral honetan (21:30ean) BBVA Ligako 22. jardunaldiko partidan. Zorrillako partida "erronka handia" dela adierazi du Marcelo Bielsa zuri-gorrien entrenatzaileak, eta Valladoliden "estiloa" azpimarratu du.

Bestalde, Athleticen jokoak hobera egin duela aitortu du teknikari argentinarrak, baina "behin betikotzat" hartzeko jarraipena eman behar zaiola adierazi du.

Fernando Amorebieta da deialdiko nobedade nagusia, Fernando Llorente, lesionatuta, etxean geratuko baita berriro ere. Hasierako hamaikakoari buruz, Carlos Gurpeguik hartuko du Borja Ekiza lesionatuaren lekua. Taldea honakoa izango da: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Laporte, Aurtenetxe; San Jose, De Marcos, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Muniain.

Bielsa, Amorebietari buruz

Fernando Amorebietari buruz honakoa esan du Marcelo Bielsa: "Orain arte, jokalariaren profesionaltasunak ez du orbanik".

Ustezko hamaikakoak:

Real Valladolid: Dani Hernandez; Rukavina, Sereno, Valiente, Peña; Larsson, Sastre, Rubio, Bueno; Oscar eta Javi Guerra edo Manucho.

Athletic: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Laporte, Aurtenetxe; San Jose, De Marcos, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Muniain.

Epailea: Estrada Fernandez

Futbol-zelaia: Zorrilla

Ordua: 21.30.