Itxi

Athletic Club

Euskalduna Jauregian

Bazkideek onartu egin dituzte San Mames berrirako kuotak

Erredakzioa

Bazkide konpromisarioek San Mames berrirako kuotak onartu dituzte, aldeko 422 bozekin, Bilboko Euskalduna Jauregian. Urrutiak babes handia jaso du, berriz ere.

2:05
Josu Urrutia

Athleticeko bazkide konpromisarioek San Mames berrirako kuotak (2013-2014 denboraldia) onartu dituzte Euskalduna Jauregian. San Mames zelai berrian jokatuko da denboraldi horretan, lehenengoz. 422 bazkidek baiezko botoa eman dute, eta 178k ezezkoa. 23 boz zuri egon dira, eta 11 baliogabe. Beraz, Josu Urrutiaren Zuzendaritzak babes garrantzitsua jaso du, berriz ere,
gai oso garrantzitsu baten.

San Mames estadio berrira egingo den lekualdaketari buruz hitz egitean, Josu Urrutia Athleticeko presidenteak "kuotak eta beste prozesuak alde batera utzi eta sentimenduei eta
emozioei buruz" hitz egin behar dela azpimarratu du.

Horrela, estadio berrira egingo den lekualdaketa "emozionatzeko eta harro sentitzeko une historikoa" izango dela, azaldu du.

Kuota berriak

Athleticek 2013-2014 denboraldirako kuotak aurkeztu zituen, Athleticek 2013-2014 denboraldirako kuotak aurkeztu ditu, estreinakoz San Mames estadio berrian jokatuko den denboraldirako kuotak hain zuzen ere. Jarlekuen prezioak nahiko antzekoak izango dira, oro har, denboraldi honetako kuotekin alderatuta, baina bazkideek ezberdintasun garrantzitsuak ere aurkituko dituzte, batez ere Preferentziak desagertu egingo direla kontuan hartuta.