Itxi

Athletic Club

Datorren jardunaldia

Muniainek ezin izango du Osasunaren aurka jokatu

Erredakzioa

Nafarrak bosgarren txartela ikusi zuen atzoko derbian. Carlos Gurpeguiri ebakuntza egin diote ezker belaunean eta baja izango da, baita Iñigo Perez eta Iñigo Ruiz de Galarreta ere.

1:27
Argazkia: EITB

Iker Muniain Athleticeko jokalariak ezin izango du Osasunaren aurkako derbia jokatu datorren larunbatean, Nafarroako Erresuman. Realaren kontrako derbian denboraldiko bosgarren txartel horia ikusi zuen jokalari nafarrak.

Carlos Gurpeguiri ebakuntza egin diote ezker belaunean eta baja izango da, baita Iñigo Perez eta Iñigo Ruiz de Galarreta ere.

Borja Ekizaren eskuin orkatila, ostera, sendatu eta atzelaria Marcelo Bielsaren aginduetara egon daiteke Iruñean, azken hiru partidak jokatu barik eman eta gero.