Itxi

Athletic Club

Premier League

Amorebietak Fulhamen jokatuko du

ETB

Lau urteko akordioa sinatuko du jokalariak, eta bi milioi euro jasoko ditu denboraldi bakoitzeko.

  • Fernando Amorebietaren (ezkerra) artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Fernando Amorebietaren (ezkerra) artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Fernando Amorebietak akordioa dauka Fulham Premier Leagueko taldearekin eta bi milioi euro jasoko ditu denboraldi bakoitzeko. Hasiera batean Amorebietak hiru denboraldi hitzartuta zeuzkan Fulhamekin, baina antza denez azkenean laugarrena ere sinatu du.

Athleticek bost denboraldirako eskaintza egin zion jokalariari eta denboraldi bakoitzeko milioi bat eta zortzi ehun mila euro emateko prest zegoen, baina ez zen akordiorik egon. Joan den urteko amaieran klubaren eta jokalariaren artean egindako batzarrean zerbait gertatu zen eta negoziazioak apurtu egin ziren, klubaren eskaintza oso ona bazen ere.

Llorenterekin gertatu zen moduan, Fernando Amorebieta ere Athleticetik joango da eta ez da diruagatik izango. Egun, kluba Premierreko sailkapenean hamargarren tokian dago, eta lau denboralditan bakarrik jokatu du Europan.

Amorebietak hiru hilabete baino gehiago daramatza partidarik jokatu gabe. Rayo Vallecanoren kontrako partidan Bielsak aulkira bidali zuen Lassek gola egin eta gero. Diru eta kirol arrazoirik ez badago, zergatik utziko du Amorebietak Athletic?.