Itxi

Athletic Club

1-3

Athleticek Portugalete gainditu du Llorenteren eta Ibairen golekin

Erredakzioa

Zuri-gorriek Hirugarren Mailako Portugaleteren aurka jokatu dute, La Floridan, Ibilaldiaren aldeko lagunarteko partidan.

  • Athleticek Portugalete gainditu du Llorenteren eta Ibairen golekin

    Ibilaldiaren aldeko Portugalete-Athletic partida. Argazkia: EiTB

Athleticek Portugalete gainditu du Ibilaldiaren alde, La Floridan, jokatutako lagunarteko partidan (1-3). Fernando Llorentek bi gol sartu ditu, eta bestea Ibai Gomezena izan da.

Marcelo Bielsak zelairatutako hamaikakoa honakoa izan da: Raul; Ramalho, Amorebieta (Lekue, 46’), Castillo, Magadaleno; Moran, Iturraspe (Peña, 46’), Ismael Lopez; Toquero (Undabarrena, 70’), Llorente eta Ibai (Sabin, 46’).