Itxi

Athletic Club

Romaredan

Athleticek ez du gehiago itxaron nahi

Erredakzioa

Zuri-gorriek Zaragozan ziurtatu hahi dute salbazioa, igande honetan 19:00etatik aurrera. Ruiz de Galarreta deialdian sartu du Bielsak.

  • Athleticek Zaragozan jokatuko du igande honetan

    Athletic-Zaragoza, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Athleticek Zaragozan jokatuko du igande honetan (19:00), eta salbazioa matematikoki ziurtatzea du helburu. Partida jokatu aurretik ere lor dezake. Deportivok Espanyolen aurka galtzen badu, lehen mailari eutsiko lioke Bielsaren taldeak.

Jonas Ramalhok eta Ander Iturraspek beteko dute Iraolak (zigortuta) eta Ekizak (min hartuta) hasierako hamaikakoan utzitako lekua, Romaredan. Gurpeguik, bestalde, bere lekua atzeratuko du.

Gauzak horrela, argentinarrak ondorengo hamaikakoa zelairatuko du Zaragozan: Iraizoz; Ramalho, Gurpegui, San Jose, Aurtenetxe; Iturraspe, De Marcos, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Muniain.

Bielsak eskainitako deialdia honako jokalariek osatzen dute: Raul Fernandez, Gaizka Toquero, Fernando Llorente, Xabi Castillo, Ibai Gomez, Isma Lopez eta Iñigo Ruiz de Galarreta.

Eibarreko jokalariak lesio larria izan zuen belaunean, abenduan, baina dagoeneko sendatuta dago.

Ustezko hamaikakoak:

Zaragoza: Roberto; Jose Fernández edo Paredes, Sapunaru, Álvaro, Abraham; Pintér, Apoño; Víctor Fernández, Rodri, Montañés; eta Postiga.

Athletic: Iraizoz; Ramalho, Gurpegui, San Jose, Aurtenetxe; Iturraspe, De Marcos, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Muniain.

Epailea: Del Cerro Grande

Futbol-zelaia: Romareda

Ordua: 19.00