Itxi

Athletic Club

Ibaiganen

Urrutia: 'Beñaten fitxaketari buruzko informazioa gezurra da'

L.E.

Athleticeko presidenteak ez du Marcelo Bielsa entrenatzailearen etorkizunaz ezer argitu eta ez du fitxaketez hitz egin nahi izan "taldeak salbazio matematikoa lortu arte".

1:18

Josu Urrutiak erabat ukatu du Athleticen eta Beñat Betiseko jokalariaren arteko akordioa. Informazioa asteazken arratsaldean atera zuen Sevillako hedabide batek.

Beñat eta Athleticen arteko akordioari buruz galdetu diotenean, ez du zalanrtzarik izan: "Gezurra da", esan du.

Marcelo Bielsa entrenatzailearen etorkizuna izan da prentsaurreko hizpide nagusia. Urrutiak ezer gutxi argitu du, eta, fitxaketen gaiarekin egin duen bezala, taldeak "salbazio matematikoa" lortu arte ez direla hurrengo denboraldia antolatzen hasiko gaineratu du.

Kazetariek, ala ere, ez dute gaia utzi nahi izan eta Athleticeko presidentea gogaituta agertu da prentsaurrekoaren momentu batean: "Ez dut ulertzen zertara dator hainbeste jakinmin eta hainbeste presa". Hala ere, Bielsaz duen iritzia "ona" izaten jarraitzen duela esan du eta argentinarraren etorkizuna erabakitzeko garaian "Athleticentzat onena dena kontuan hartuta" egingo dutela esan du, eta ez bere iritzi pertsonalaren arabera.

Bestalde, Fulham talde ingelesak Fernando Amorebieta fitxatzeko zuen interesa apirilaren eradialdera jakinarazi ziela esan du.

San Mames zaharraren agurra

Zelai berriaz galdetu diotenean, zuri-gorrien presidenteak konfirmatu egin du lanak aurreikusitako epea betetzen ari direla. Horrez gain, eta San Mames zaharraren agurrari dagokionez, batzorde bat ekitaldi guztiak antolatzeaz arduratzen ari dela iragarri du. Momentuz, ez omen dago agurreko partidarako aurkaririk.

Partida horretan, bazkideek doan sartuko direla esan du Urrutiak eta klubaren asmoa ekainaren 3-4 bitartean agitea dela gaineratu du.

Arkua

Athleticeko presidentea San Mames zaharreko arkuaz ere aritu da. Urrutiak esan duenez, San Mames Barriak dirua gorde du arkua dagoen lekutik kendu eta gordetzeko. Ondoren, arkuarekin zer egin aztertzen hasiko dira.