Athletic Club
Ekainaren 5ean
Txetxu Rojo eta Iñaki Saez, Bizkaiko selekzioko hautatzaileak
Erredakzioa
Rojo (Bilbo, 1947) zein Saez (Bilbo, 1943) izen garrantzitsuak dira Athleticen historian.
Txetxu Rojok eta Iñaki Saezek izango dute Bizkaiko selekzioa zuzentzearen ardura, ekainaren 5ean, Athleticen aurkako partidan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakinarazi duenez. Egun horretan San Mamesen agurreko partida jokatuko dute Athleticek eta jokalari bizkaitarren selekzioak.
Rojo (Bilbo, 1947) zein Saez (Bilbo, 1943) izen garrantzitsuak dira Athleticen historian.