Athletic Club
San Mamés
Harmaila Nagusia, aurrenekoa erortzen
Erredakzioa
Ekainaren 17tik aurrera Harmaila Nagusia eta aurrealdeen erdiaren eraispenari ekingo zaio; ondoren arkuaren desmuntatzea helduko da.
Athetlicek jakinarazi nahi du San Mamesen eraispen prozesuak hasieran prestatu zen bezala aurrera segitzen duela.
Jesarleku eta hondakin ez arriskutsuak erretiratzen ari dira, lehenengo eta behin Harmaila Nagusian eta aurrealde erdietan eta gero gainerako harmailetan. Halaber, fibrozementua erretiratzen ari da eta txarteldegien ondoan dagoen kornerraren eraispena burutu da.
Hurrengo astean, ekainaren 17tik aurrera, Harmaila Nagusia eta aurrealdeen erdiaren eraispenari ekingo zaio orden honetan:
- Estalkiko habeen desmuntatzea.
- Harmaila Nagusiaren eraispena.
- Aurrealde erdien eraispena.
- Arkuaren desmuntatzea.
- Arkuaren euskarrien eraispena.