Athletic Club
Ostiralean jokatuko dute
Athletic Anoetan entrenatu da Osasunaren aurkako derbia prestatzeko
Erredakzioa
San Jose eta Ekiza baja izan dira lan saioan, eta ez dute ostiralean jokatzeko aukera askorik. Iraizozek min hartuta jarraitzen du, eta bere partaidetza zalantzan dago.
-
Anoetan jokatuko da ostiral honetan Athletic-Osasuna derbia. Argazkia: EiTB
Athleticek ostiralean jokatuko du Osasunaren aurka Anoetan, eta talde zuri-gorriak entrenamendua egin du asteazken honetan, Realaren zelaian. Gorritxoek baja asko dituzte, baita zuri-gorriek ere.
Mikel San Jose eta Borja Ekiza ez dira entrenatu, min hartuta baitaude. Badirudi, bi jokalari jauek ez direla ostiralean jokatzeko prest egongo. San Jose baja izan zen Valladolideko partidarako, eta Ekizak Pucelako taldearen aurkako norgehiagokan min hartu zuen.
Bi baja hauek ziurtzat jo daitezke, eta Iraizozen partaidetza kolokan dago. Atezainak min hartuta jarraitzen du, eta azken unera arte ez da jakingo jokatzeko prest egongo den. Ernesto Valverdek ostegun honetan emango du prentsaurrekoa, eta deialdian argituko du zeintzuk izango diren Anoetan jokatzeko moduan dauden jokalariak.