Athletic Club
Larunbatean, 22:00etan
Athleticek laugarren postua sendotu nahi du Getaferen aurka
Erredakzioa
Jaitsiera postuetatik soilik bi puntura egon arren, Athletic ez da Getaferekin fidatzen, eta Txapeldunen Ligarako postua sendotu nahi dute.
-
Athletic - Getafe / EFE.
Athleticek Getafe hartuko du San Mamesen, azken bi partidak etxetik kanpo jokatu ostean, Valentzian eta Vila-realen. Bi berdinketa eskuratu zituen, postua kendu nahi dioten aurkarien kontra. Getafek, jaitsiera postuetatik bi puntura, hamahiru partida eman ditu irabazi gabe.
Hamar neurketa falta direnean, sei puntura du Athleticek Reala, bosgarren sailkatua, eta eroso heldu nahi du azken jardunaldietara. Horretarako, San Mames bisitatzen dituzten taldeei irabazi behar die, Espanyolek lortutakoa inork gehiago eskura ez dezan. Getafek badaki zer den Athletici gauzak zail jartzea.
Aritz Aduriz ez da taldean egongo, zigortuta dagoelako. Golegileak protagonismoa berreskuratu du azken partidetan, eta orain Guillermok ala Toquerok ordezkatu dute. Ernesto Valverdek harrobiko jokalaria aukeratuko omen du, Toquero pizgarri bezala atera ahal izateko. Andoni Iraola eskuin hegalera itzuliko da, Oscar de Marcosen aldez, azken bi partidetan titularra.
Getafen, entrenatzaile berriak, Cosmin Contrak, egoera irauli nahi du, azken hamahiru partidak irabazi gabe eman ostean. Miguel Angle Moya eta Diego Castro lesionatuta daude, eta Sergio Escudero eta Pablo Sarabia, zigortuta.
Jordi Codian Moyaren ordez arituko da atean, Jaime Gavilanek Diego Castroren ordez, eta Roberto Lago ezker hegalean.
Partida hasi baino lehen, minutu bateko isilunea gordeko da San Mamesen, Bilboko alkate Iñaki Azkunaren heriotzagatik.
USTEZKO HAMAIKAKOAK
Athletic: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Herrera; Susaeta, Guillermo eta Muniain.
Getafe: Codina; Valera, Lisandro, Alexis, Roberto Lago; Pedro Leon, Mosquera, Juan Rodriguez, Gavilan; Ciprian eta Colunga.