Itxi

Athletic Club

13 garaipen

San Mames Barria, erabakigarria taldearen denboraldi biribilean

Erredakzioa

San Mamesen 13 garaipen erdietsi ditu talde zuri-gorriak, Barçak baino hiru gutxiago eta Atleticok eta Real Madrilek baino bi gutxiago.

  • Athleticeko zaleak. Argazkia: EFE

    Athleticeko zaleak. Argazkia: EFE

San Mames Barria erabakigarria izan da Athleticek egindako denboraldi bikainean. Futbol-zelaia bukatzeke dago oraindik ere.

Realaren aurka lortutako azken puntuarekin, 40 eskuratu ditu talde zuri-gorriak aurten etxean. 36. jardunaldian Txapeldunen Ligarako txartela ziurtatu zuen. Gogoratzekoa da ligako aurreneko partida Anoetan jokatu zuela Valverderen taldeak, eta Osasuna gainditu zuen. Guztira, orduan, 43.

San Mamesen 13 garaipen erdietsi ditu Athleticek, Barçak baino hiru gutxiago eta Atleticok eta Real Madrilek baino bi gutxiago.