Itxi

Athletic Club

70 puntu

Athleticek puntu bat lortu du Almerian, azken jardunaldian (0-0)

Erredakzioa

Almeriako puntuarekin, 70 lortu ditu azkenean Ernesto Valverderen taldeak.

  • Almeria-Athletic. Argazkia: EFE

    Almeria-Athletic. Argazkia: EFE

Athleticek berdinketa batekin bukatu du 2013-2014 denboraldia. Ernesto Valverderen gizonek hutsean berdindu dute Almerian, Ligako azken jardunaldian. Azkenean, 70 puntu lortu ditu talde zuri-gorriak.

Lasaiegi jokatu du Athleticek lehen zatian, ez baitzuen ezer jokoan. Hala ere, Esteban atezainak lana izan du. Indartsu zelairatu da etxeko taldea bigarren zatian, baina Athleticek baloiaren jabetza berreskuratu du, minutuek aurrera egin ahala. Partidako azken jokaldian garaipenaren gola egiteko abagunea izan du Guillermok.

Emaitza honekin, Almeriak lehen mailari eutsi dio, baina ez ordea Osasunak eta Valladolidek.

Fitxa teknikoa:

Almeria: Esteban; Rafita, Torsiglieri, Trujillo, Dubarbier; Fran Velez (Azeez, 5'), Verza (Soriano, 79'), Corona; Aleix Vidal, Jonathan eta Oscar Diaz (Rodri, 71').

Athletic: Iago Herrerin; De Marcos, Etxeita, Laporte (San Jose, 68'), Balenziaga (Iraola, 68'); Erik Moran, Mikel Rico (Ander Herrera, 59'), Beñat; Susaeta, Muniain eta Guillermo.