Itxi

Athletic Club

Zozketa

4.671, zenbaki saritua Portorako sarreren zozketan

Erredakzioa

Sarituak eta hurrengo 2.199 zenbakiek Txapeldunen Ligako partidarako sarrera eskuratzeko aukera izango dute.

  • Athleticeko zaleen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Athleticeko zaleen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

16.332 bazkidek hartu dute gaur parte klubak Athletic-Porto partidarako egindako sarreren zozketan. Athleticek Etxebideko sistema informatikoa erabili du.

4.671 izan da saritutako zenbakia. Sarituak eta hurrengo 2.199 zenbakiek (4.671-6.870, biak barne) urriaren 21ean jokatuko den Txapeldunen Ligako neurketarako sarrera eskuratzeko aukera izango dute. Sarrera bakoitzaren prezioa 45 eurokoa izango da.