Athletic Club
Larunbat honetan, 22:00etan
Riazorren zelairatuko duen hamaikakoa zehazten ari da Valverde
ERREDAKZIOA
Badirudi, sei jokalari hauek jada txartela irabazita dutela: Iraizoz, Laporte, Balenziaga, Iturraspe, Rico eta Susaeta.
Athleticeko entrenatzailea den Ernesto Valverdek asteazken honetan taldearekin egin duen lan saioan, larunbatean Deportivoren aurka jokatuko duen hamaikakoa zehazten aritu da. Hainbat jokalari garrantzitsu ez dira Riazorreko izango; hala nola, Aritz Aduriz eta Iker Muniainek zigorra dute eta Guillermo Fernandez eta Ager Aketxe min hartuta daude.
Guillermok orkatilako bihurdura du, eta ez du Lezamako zelaian entrenatu. Bestalde, Aketxek arazo muskularrak ditu, eta intentsitate gutxiagorekin lan egin du ondoko zelai batean.
Riazorren zelairatuko den hamaikakoari dagokionez, badirudi sei jokalari hauek txartela dutela jada: Iraizoz, Laporte, Balenziaga, Iturraspe, Rico eta Susaeta.
Bestelako posizioetan zein jokalari arituko direnaren inguruan, Valverdek ezer ere aurreratu ez duen arren, Etxeita Laporterekin aritu da defentsaren erdian; Iraolak eskuin hegalean jokatu du Balenziagaren talde berean eta Unai Lopezek erdi-puntan jokatu du, Iturraspe eta Ricoren aurretik.
Aurrelariei dagokienez, Iñaki Williams edo Kike Sola erdiko aurrelari lanetan egon daitezke eta ezker hegalean Ibai edo Vigera. Williamsen aurrealde batean jokatu du Toquero eta Ibairekin, eta bitartean Solak Susaeta eta Vigerarekin egin du.