Athletic Club
Gaur, 22:00etan
Athleticek liga bideratzea du helburu, Riazorren
Erredakzioa
Adurizek eta Guillermok ezin izango dute partida jokatu, eta, gauzak horrela, Iñaki Williams gazteak hasieratik jokatuko omen du.
Athleticek Deportivoren aurka jokatuko du 2015eko aurreneko Liga partida (lgaur, Riazorren, 22:00etatik aurrera). Zuri-gorrien helburua argia da: liga bideratzea. Abendua ez da hilabete ona izan, eta bilbotarrek puntu bakarra eskuratu zuten.
Anoetako derbian jasotako puntua (1-1) izan zen lortutako emaitza on bakarra. San Mamesen jokatutako bi partidak, Kordobaren aurka (0-1) eta Atletico Madrilen aurka (1-4), galdu egin zituen. Une honetan hamar puntura ditu Athleticek Europako postuak.
Aymeric Laporte eta Ander Iturraspe jokalariek partida bateko zigorra bete dute dagoeneko, eta jokatzeko prest daude, baina Aritz Adurizek eta Iker Munianek bosgarren txartel horia jaso zuten azken jardunaldian eta ezin izango dute norgehiagoka jokatu.
Ager Aketxe eta Guillermo Fernandez ere baja izango dira, biak lesionatuta baitaude. Gauzak horrela, Iñaki Williams gazteak hasieratik jokatuko omen du.
Ustezko hamaikakoak:
Deportivo: Fabricio; Juanfran, Lopo, Insua, Luisinho; Alex Bergantiños, Medunjanin; Jose Rodriguez, Fariña, Cavaleiro; eta Toche.
Athletic: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Susaeta, Unai Lopez, Ibai; eta Williams.
Epailea: Undiano Mallenco
Futbol-zelaia: Riazor
Ordua: 22:00