Athletic Club
Errege Kopa
Finalerdietarako txartela, jokoan
Erredakzioa
Bartzelona, Vila-real eta Espanyol taldeek abantailarekin egingo diote aurre final-laurdenetako itzulikoari. Athleticek, bestalde, San Mamesen erabaki beharko du.
-
Bartzelona-Atletico partidaren irudia. Argazkia: EFE
Aste honetan erabakiko da Errege Kopako finalerdietara zein talde sailkatuko diren. Bartzelona, Vila-real eta Espanyol abantailarekin abiatuko dira final-laurdenetako itzulikoan, joanekoan aldeko emaitza lortu baitzuten. Athleticek eta Malagak, bestalde, hutsean bukatu zuten Rosaledan, eta San Mamesen erabaki beharko dute kanporaketa.
Astebetean hirugarrenez neurtuko dituzte indarrak bi taldeek ostegunean (San Mames, 22:00). Igandean, Ligako norgehiagokan, bana egin zuten.
Ernesto Valverderen taldeak emaitza eta joko bolada txarra du Ligan, eta krisi horretatik irtetea da zuri-gorrien lehentasuna. Hala ere, itxaropena Kopan jarrita dute, eta ostegunean zaleei poza eman nahi diete, txapelketan aurrera eginda.
Final-laurdenetako itzuliko partiden ordutegiak:
Asteazkenean, urtarrilaren 28an:
21:00 Atletico Madril - Bartzelona (Joanekoa: 0-1)
Ostegunean, urtarrilaren 29an:
20:00 Getafe - Vila-real (Joanekoa: 0-1)
22:00 Athletic - Malaga (Joanekoa: 0-0)
22:00 Sevilla - Espanyol (Joanekoa: 1-3)