Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Athleticek 'ajearekin' egingo dio bisita Zilinari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Valverdek deialditik kanpo utzi ditu Mikel Balenziaga eta Markel Susaeta.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Athleticek Eslovakiako MSK Zilinaren aurka jokatuko du ostegun honetan, Europa Ligako bigarren kanporaketako joanekoan. Astelehenean Superkopa irabazi zuten zuri-gorriek eta asteartean zaleekin ospatu zuten. Taldea ?ajearekin? dago.

Valverderen gizonek Inter Baku kanporatu zuten lehen kanporaketan. San Mamesen jokatutako joaneakoan Javi Erasoren bi golekin nagusitu ziren bilbotarrak eta itzuliko neurketa hutsean bukatu zen.

Adrián Gul'ak zuzentzen duen taldea ezezaguna da gurean. Aurretik, hiru kanporaketa gainditu ditu: Glentoran (1-4 Irlandan eta 3-0 Eslovakian), Dacia (1-2 joanekoan eta 4-2 itzulikoan) eta Vorskla (2-0 etxean eta 0-1 kanpo) taldeen kontra.

Matej Jelic aurrelari kroaziarra da Zilinaren arrisku nagusia. 24 urte ditu eta Europa Ligan zazpi gol sartu ditu.

Valverdek atsedena eman die Mikel Balenziagari eta Markel Susaetari. San Jose eta Etxeita ere etxean geratu dira, Superkopako partidan min hartu baitzuten.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic Club