Athletic Club
Igande honetan, 18:30ean
Athleticek mendeku gosez datorren Bartzelonari egingo dio aurre
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Igande honetan, zuri-gorriek aste gorabeheratsu bati amaiera emango diote, berau hasi zuten talde beraren aurka neurtuz, oraingoan, ordea, bestelako egoera batean.
-
Athleticek Bartzelonaren aurka hasiko du Liga. Argazkia: EFE
Bai Athleticek, baita Bartzelonak ere, erronka berri bati aurre egingo behar diote igande honetan, BBVA Ligako ateak zabalduko baitira San Mamesen. Ikusmin handia sortu duen neurketa izango da, gainera. Izan ere, zuri-gorriek Superkopa irabazi zion Luis Enriqueren taldeari astelehenean, eta ordutik hona, Bartzelonak mendeku gosez dirau.
Athleticek aste gorabeheratsu bati amaiera emango dio, berau hasi zuten talde beraren aurka neurtuz, garaipena eskuratu ondoren egindako ospakizun itzela burutuz, eta tartean, Zilinaren aurkako kanporaketaren joaneko partida jokatuz Eslovakian.
Arestian aipatutako Europa Ligako partida horretan, hamaikako hainbat jokalariri atsedena eman zien Valverdek, igande honetan, ordea, ahalik eta talderik indartsuena ateratzeko prest agertu da. Hala ere, hainbat jokalari min hartuta daude, eta beraz, oraindik ere zalantzak daude.
Horien artean, Mikel San Jose, Ander Iturraspe, Iñaki Williams; baita zigorra duen Kike Sola ere. Gainera, Etxeitak belauna gaizki omen du, eta seguruenik, zornotzarrak ezingo du Bartzelonaren aurka lehiatu.
Bitartean, Bartzelonak ere hainbat baja izango dituen arren, Jordi Alba indarberrituta omen dago jada eta Athleticen aurka neurtzeko prest agertu da.
Hamaikako posibleak:
Athletic Club: Iraizoz; De Marcos, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Rico, Beñat; Susaeta, Eraso, Sabin Merino; eta Aduriz.
Bartzelona: Bravo; Dani Alves, Bartra, Mascherano, Jordi Alba; Sergio Busquets, Rakitic, Iniesta, Messi, Luis Suarez eta Rafinha