Itxi

Athletic Club

Ostegun honetan, 20:45ean

Athletic, Europan duen izen ona defendatzeko prest

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

MSK Zilina indarberrituta iritsiko da Bilbora, itzuliko partidan zuri-gorriei gailendu ondoren. Norgehiagokako xehetasun guztiak, zuzenean, ETB1 katean eitb.eus atarian.  

00:51

Athleticek mendeku gosez hartuko du Eslovakiako Zilina Europa Ligako itzuliko partidan, joanekoan 0-2 irabaztetik gol bategatik galdu ondoren. Izan ere, eslovakiarrek neurketako azken ordu erdian ?zartako? ederra eman zieten, kanporaketaren balantza beraien alde orekatuz.

Williamek bigarren zatian egindako balentriak sinatu zuen Zilinaren garaipena, eta beraz, zuri-gorrien ametsik gaiztoena, berak eman baitzion erritmoa neurketari, eta berak ere Europa Ligako lehen txartela.

Hortaz, Valverdek ez du esperimenturik egiteko asmorik, eta itzuliko partida honetan, une honetan, bere gain duen talderik "onena" edota osotuena zelairatzeko prest agertu da, Athleticentzat ezinbestekoa baita ostegun honetan Zilinaren aurka jokatuko duen neurketa, Europa Ligako taldeen multzorako txartela estimu handian baitu.

MSK Zilina indarberrituta iritsiko da Bilbora, itzuliko partidan zuri-gorriei gailendu ondoren. Talde erasotzailea hor nonbait, akatsik txikiena ere barkatzen ez duen jokoa, baina golak erraztasunez egiteko balio diona.

Hamaikako posibleak:

Athletic Club: Herrerín; De Marcos, Elustondo, Laporte, Lekue; Mikel Rico, Beñat; Susaeta, Eraso, Ibai Gómez; y Aduriz.

MSK Zilina: Volesak; Mabouka, Vavro, Skriniar, Letic; Pecovsky, Kacer; Cmelik, Benes, Paur; y Jelic.