Itxi

Athletic Club

Akordioa

Adurizek 2017 arte luzatu du kontratua Athleticekin

Agentziak | Erredakzioa

34 urteko aurrelaria bere momenturik onenean da, eta 11 gol sartu ditu dagoeneko aurtengo denboraldian.

  • Aritz Aduriz. Efe.

    Aritz Aduriz. Efe.

Aritz Adurizek Athleticen jokatuko du 2017ko ekainaren 30 arte, klubak berak aditzera emandakoaren arabera. Biek, taldeak eta jokalariak, iragan denboraldiaren amaieran “adostutakoa gauzatu dute”, Athleticen hitzetan.

Kontratu luzapen honen ondorioz, Adurizek (Donostia, 1981-02-11) 36 urte bete arte jarraituko du zuri-gorri jantzita.

Kontratua luzatzeko akordioa esperotako albistea zen. Jokalariak gainera une gozoa bizi du, eta urtetik urtera bere errendimendua hobetzen ari da.

Golegilea

Aurreko hiru denboraldietan, Athleticera itzuli ostean, Adurizek bere markak hobetzen joan da, sartutako gol kopuruari dagokionez. 2012-2013 denboraldian 18 gol egin zituen, 2013-2014an bezala, baina azken horretan 16 Ligan egin zituen.

Aurtengo denboraldian, berriz, 11 gol egin ditu lehiaketa guztiak kontuan hartuta.


t="utf-8">