Itxi

Athletic Club

Athleticen hurrengo aurkaria

Partizanek entrenatzailea aldatu eta garaipena lortu du ligan

A.B.

Serbiako Superligan hasiera txarra izan duen arren, Europa Ligan bikain ari dira. Ljubinko Drulovic da entrenatzaile berria eta 19 urteko Andrija Zivkovic da taldeko jokalri arriskutsuena.

  • Partizan-AZ Alkmaar. Argazkia: EFE

    Europa Ligako lehen jardunaldiko Partizan-AZ Alkmaar partidako irudia. Argazkia: EFE

Partizan talde serbiarra izango da Athleticen aurkaria Europa Ligako datozen bi jardunaldietan. Belgradoko taldeak bi garaipen lortu ditu Europa Ligako lehen bi jardunaldietan. Europan hasiera bikaina eman dio txapelketari, baina Serbiako Superligan hasiera kaskarra izan du.

Athleticen hurrengo aurkariak gaizki ekin zion Serbiako Superligari eta ondorioz, entrenatzailea aldatzea erabaki zuten. Ljubinko Drulovic da entrenatzaile berria eta Zoran Milinkovic ordezkatu du karguan.

Drulovic garaipenarekin estreinatu zen Partizaneko entrenatzaile bezala iragan asteburuan eta Partizanek, 3-2 irabazi zion Javorri. Superligako sailkapenean, ordea, hirugarren postuan da Belgradoko taldea eta liderra den Izar Gorriak 11 puntu ateratzen dizkio.

Entrenatzaile berria urriaren 16an fitxatu zuen Partizanek. Zoran Milinkovic entrenatzaile ohiarekin gaizki ibili ziren Serbiako Superligan, baina bere agindupean lortu zituzten Europa Ligan eskuratutako bi garaipenak; AZ Alkmaarren aurka (3-2) eta Augsburgen aurka (1-3).

Partizanek duen jokalari arrikutsuena Andrija Zivkovic da. 19 urteko erdilari honek ia beti parte hartzen du erasoko jokaldietan eta golak erraz egiten dtu. Europa Ligan gol bat sartu zuen AZ Alkmaarren aurkako partidan eta bi gol sartu zituen Augsburgen aurkako lehian. Gainera, Serbiako Superligako azken partidan ere gol bat sartzea lortu zuen.

Talde oso lehiakorra da Partizan, batez ere etxean jokatzen dituen partidetan. Zale sutsuak ditu, eta giro beroa sortzen dute harmailetan.