Itxi

Athletic Club

Granadaren aurka, 12:00etan

Athletic, sailkapeneko bosgarren postuaren bila

Erredakzioa

Zuri-gorriek Granadaren aurka jokatuko dute igande honetan, 12:00etan, San Mamesen. Muniain deialditik at geratu da. Williams, jokatzeko prest.

  • Athletic-Granada. Argazkia: EFE

    Lehen itzuliko Athletic-Granada partidako irudia. Argazkia: EFE

Athleicek BBVA Ligako sailkapeneko bosgarren postua eskuratu nahi du, igande honetan (12:00etan) Granadari irabazita. Salbazioa lortzeko lehian murgilduta dago Andaluziako taldea.

Datozen zazpi egunetan hiru partida jokatuko ditu Athleticek San Mamesen; igandean Granadaren aurka, ostegunean Sevillaren aurka Europa Ligan eta apirilaren 10ean (igandean) Rayoren aurka. Norgehiagoka horietarako guztietarako eta denboraldi osorako Aymeric Laporteren baja izango du talde zuri-gorriak, min hartuta baitago. Laporteren ordez nork jokatuko duen da zalantza nagusia, baina frantziarraren postua Carlos Gurpegik beteko duela dirudi. Bestalde, Iñaki Williamsek lesioa gaindituta du, eta deialdian sartu da. Muniain, aldiz, deialditik at geratu da.

Granadak mailari eusteko helburua du, eta hiru puntuen bila joango da San Mamesera. Jose Gonzalez entrenatzaileak Isaac Succesen baja garrantzitsua izango du, eta Ruben Rochina azken ordura arteko zalantza izango da.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic Club: Iraizoz; De Marcos, Gurpegui, Etxeita, Balenziaga; San Jose, Beñat; Williams, Raul Garcia, Susaeta; Aduriz.

Granada: Andrés Fernández; Miguel Lopes, Babin, Ricardo Costa, Biraghi; Rochina edo Foulquier, Ruben Perez, Dux, Isaac Cuenca; Peñaranda, El Arabi.

Epailea: Velasco Carballo (Madril).

Zelaia: San Mames.

Ordua: 12.00etan.

ong> 12.00etan.

ong> 12.00etan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic