Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Beñat zalantza da Genken aurkako partidarako

Erredakzioa

Ez du saioa taldekideekin osatu eta Ernesto Valverdek osteguneko norgehiagokarako duen zalantza bakarra da.

  • Beñat Etxebarria. Argazkia: EFE

    Beñat Etxebarria Rapiden aurka sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Athleticek Europa Ligako partida garrantzitsua du ostegun honetan Genken aurka San Mamesen eta Beñat Etxebarria zalantza da norgehiagoka horretarako. Zuri-gorriek garaipena behar dute final-hamaseirenetara sailkatzeko aukerak izaten jarraitzeko.

Beñatek ez zuen Osasunaren aurkako derbia amaitu eta astearteko lan saioan bakarrean ibili da korrika Lezaman. Ez du entrenamendua taldekideen erritmoan burutu eta Ernesto Valverdek ostegunerako duen zalantza bakarra da. Mikel San Jose ez da entrenamenduan egon, baina baimena izan du.

Talde bizkaitarrak asteazkenean egingo du Genken aurka jokatu aurreko entrenamendua 18:45ean eta osteguneko partida 19:00etan izango da.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic