Itxi

Athletic Club

Igandean, 16:15ean

Athleticek baja ugari ditu Espanyolen aurka jokatzeko

Erredakzioa

Laporte, Beñat, Susaeta eta San Jose baja dira. Zuri-gorriek hiru puntuak eskuratu nahi dituzte Cornella-El Prat zelaian Ligako geldialdira lasai iristeko.

  • Espanyol-Athletic. Argazkia: EFE

    Iragan denboraldiko Espanyol-Athletic partidako irudia. Argazkia: EFE

Athleticek Espanyolen aurka jokatuko du igande honetan, 16:15ean, Cornella-El Prat zelaian. Ligak geldialdia izango du datorren asteburuan eta zuri-gorriek hiru puntuak nahi dituzte datozen bi asteei lasai ekiteko.

Oraindik Genken aurkako Europa Lgako partida eta Aritz Adurizek sartutako bost golak buruan dituzten arren, Ligan kontzentratzea egokitzen zaio Athletici. Espanyolek oraindik ez du etxean partidarik irabazi.

Hamaikakoari dagokionez, Ernesto Valverde entrenatzaileak aldaketak egin ditzake. Min hartuta egon diren Beñat Etxebarria eta Mikel San Jose baja dira, eta zelai erdian Mikel Ricok eta Ander Iturraspek jokatuko dute igande honetan ere. Bestalde, atean aldaketa egongo da, eta Kepa Arrizabalaga izango da atezain titularra. Iñigo Lekuek hasieratik jokatzeko aukera izango du De Marcosen ordez. Aymeric Laporte ere baja da. Iñaki Williams
hasierako hamaikakoan
izango da Susaetaren bajaren ondorioz eta Sabin Merinok hasieratik joka dezake Iker Muniainen ordez.

Hasierako hamaikakoak:

Espanyol: Diego Lopez; Víctor Sanchez, Demichelis, Diego Reyes, Aaron; Hernan Perez, David Lopez, Javi Fuego, Piatti; Baptistao eta Gerard Moreno.

Athletic Club: Kepa; Lekue, Yeray, Bóveda, Balenziaga; Iturraspe, Mikel Rico; Williams, Raul Garcia, Sabin Merino; eta Aduriz.

Epailea: Trujillo Suarez.

Zelaia: Cornella-El Prat.

Ordua: 16.15ean.

 

5ean.

 

5ean.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic