Itxi

Athletic Club

Eskerrak eman ditu

Yeray: 'Benetan inporta zaizkidan pertsonak nortzuk diren ohartu naiz'

Erredakzioa

Athleticeko jokalariari barrabiletan atzeman zioten tumorea erauzi zioten asteartean eta 2017ko lehen egunean eskerrak eman ditu jasotako mezu eta animoengatik.

  • Yeray Alvarez. Argazkia: EFE

    Yeray Alvarez eta Villalibre Athleticen entrenamendu baten. Argazkia: EFE

Yeray Alvarez Athleticeko jokalariari barrabiletan zuen tumorea erauzi zioten iragan asteartean eta klubak jakinarazi zuzenez, "arazorik gabe" joan zen ebakuntza. Hurrengo egunean alta eman zioten ospitalean eta etxean da jada.

Urte berri egunean Yerayk egun hauetan jasotako mezuak eskertu nahi izan ditu, eta bere Instagrameko kontuan publikatu duen testu baten bitartez eman ditu eskerrak. "Agian ez da urtea hasteko modurik onena, baina honen ondorioz konturatu naiz nortzuk diren gehien inporta zaizkidan pertsonak", azpimarratu du.

"Eskerrik asko mezuak bidali dizkidazuen guztioi edota animoak emateko edozein ekintza egin duzuenoi. #eskerrikaskodenoi #urteberrion2017", idatzita eskerrak eman nahi izan ditu.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic