Itxi

Athletic Club

Igandean, 18:30ean

Athleticek hiru puntuak lortu nahi ditu Sportingen aurka

Erredakzioa

Valverdek zuzentzen duen taldeak San Mamesen jokatuko du igande honetan, 18:30ean.

  • Sporting-Athletic. Argazkia: EFE

    Lehen itzuliko Sporting-Athletic partidako irudia. Argazkia: EFE

Athleticek Sporting izango du aurkari igande honetan San Mamesen, 18:30ean, LaLigako 20. jardunaldian. Bigarren itzuliari garaipena lortuta ekin nahi dio talde zuri-gorriak.

Partida honetarako Aritz Aduriz eta Beñat Etxebarria jokatzeko prest izango ditu Ernesto Valverde entrenatzaileak. Berritasun handiena, ordea, Yeray Alvarez deialdian sartu dela da, abenduan barrabiletako minbizia kentzeko egindako ebakuntzatik sendatu ostean. Bestalde, Etxeitak eta Aketxek alta jaso dute. Baja bakarrak Kepa Arrizabalaga eta Sabin Merino izango dira.

Sportingek entrenatzailea aldatu du, eta Joan Francesc Ferrer 'Rubi'k zuzentzen du taldea kargutik kendu zuten Abelardo ordezkatuta. Jorge Mere, Douglas eta Nacho Cases baja dira Asturiaseko taldean.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic Club: Iraizoz; De Marcos, Boveda, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Williams, Raul Garcia, Muniain; Aduriz.

Sporting: Cuellar; Lillo, Babin, Amorebieta, Canella; Xavi Torres, Isma Lopez edo Moi Gomez, Sergio Alvarez, Carmona, Victor Rodriguez eta Cop.

Epailea: Clos Gomez.

Zelaia: San Mames.

Ordua: 18.30ean.

trong>18.30ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic