Itxi

Athletic Club

Deportivoren aurka

Adurizek azken minutuan eman dio garaipena Athletici San Mamesen (2-1)

Agentziak | Erredakzioa

Galiziarrak aurretik jarri dira Çolakek lehen zatian egindako golari esker. Bigarrenean, Muniainek eta Adurizek, bere 36. urtebetetzean, buelta eman diote emaitzari.

  • Raul Garcia eta Aritz Aduriz goleatzailea. Argazkia: Efe.

    Raul Garcia eta Aritz Aduriz goleatzailea. Argazkia: Efe.

Aritz Adurizek hiru puntu balio dituen gol batekin ospatu du bere 36. urtebetetzea. Aurrelari donostiarrak azken minutuetan egindako golari esker, Athletic 2 eta 1 gailendu zaio Coruñako Deportivori San Mamesen. Çolakek aurretik jarri ditu galiziarrak lehen zatian, eta Muniaine eta Adurizen golek emaitza irauli dute.

Gaurkoarekin zortzi aldiz hasi dira zuri-gorriak galtzen, etxean jokatutako neurketetan, eta seigarrenez lortu dute emaitza iraultzea.

Aurtengo denboraldian, Ernesto Valverderen taldeak 16 partida daramatza San Mamesen galdu gabe: 13 garaipen eta hiru berdinketa. Ligako partidei dagokienez, zortzi irabazi eta hiru berdindu dituzte. Adurizek zortzigarren gola lortu du Ligan. Orotara, 15 egin ditu, Europa Liga eta Kopa ere kontuan hartuta.

Deportivok ez du etxetik kanpo neurketarik irabazi, eta gaurkoan lehen garaipena gertu ikusi dute, baina azkenean galtzaile atera da eta jaitsiera postuak gertu dituzte. Bilbotarrak, berriz, Europako lehian sartu dira berriro.

Deportivok aurrea hartu du markagailuan Çolak turkiarrak egindako golari esker. Jaurtiketa ikusgarria egin du, 25 metrotik, eta baloia Iraizozen atean sartu da.

Athleticen golak

Athleticen golak bigarren zatian iritsi dira. Munianek banakoa egin du 71. minutuan, Tyton atezainak area barruan solte utzitako baloia aprobetxatuz.

Eta azken minutuetan, Adurizek era ezin hobean ospatu du bere urtebetetzea bigarrena sartuz, Muniainek, Villalibrek eta Susaetak egindako jokaldian.

 

Fitxa teknikoa

2 - Athletic: Iraizoz; De Marcos, Yeray, Laporte, Balenziaga; San José, Beñat (Iturraspe, 68. min); Williams (Villalibre, 84. min), Raúl García (Susaeta, 68. min), Muniain; eta Aduriz.

1 - Deportivo: Tyton; Juanfran, Albentosa, Sidnei, Navarro; Guilherme, Borges; Carles Gil, Emre Çolak (Fayçal, 88. min) Kakuta (Ola John, 66. min); eta Andone (Joselu, 87. min).

Golak: 0-1, 42. min: Çolak. 1-1, 71. min: Muniain. 2-1, 89. min: Aduriz.

 

 

t="utf-8">