Itxi

2017/03/05

22:39

Athletic Club

1-0

Athleticek etxeko bolada onari eutsi dio Malagari irabazita

Erredakzioa

Zuri-gorriek 1-0 irabazi diote talde andaluziarrari San Mamesen, eta Europa Ligako postuetatik lau puntura jarri dira. Raul Garciak penaltiz sartu du partidako gol bakarra.

  • Raul Garcia. Argazkia: EFE

    Raul Garcia Malagari sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Athleticek 1-0 irabazi dio Malagari San Mamesen, eta Europako postuetatik lau puntura jarri da, LaLigako sailkapenean zazpigarren postuan. Etxean sendo jarraitzen du Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldeak.

Partida bizi hasi da Malagaren hiru abagune argirekin: 2. minutuan, Iraizozek Charlesen errematea harrapatu du; jarraian, Jonyren jaurtiketari erantzun ona eman dio Athleticeko atezainak; eta 6. minutuan, Charlesek kanpora bidali du errematea, gutxigatik. Athleticen erantzuna 9. minutuan etorri da, Lekueren bolea baten bitartez; langa gainetik joan da kanpora. Minutuak aurrera joan ahala, zuri-gorriak baloiaren jabe egin dira, eta 23. minutuan, Kamenik Athleticen gola eragotzi du, Juankarrek huts larria egin ostean. Lehen zatiko azken txanpan, Valverdek zuzentzen duen taldeak hiru abagune argi izan ditu: Yerayren errematea gutxigatik kanpora joan da, 37. minutuan; gero, Raul Garciaren erremate ikusgarria gora joan da; eta 45. minutuan, Demichelisek Athleticen gola eragotzi du Lekueren jaurtiketa desbideratuta.

Bigarren zatiaren hasieran, Malagak bi abagune argi izan ditu, baina Iraizozek gola eragotzi du, Jonyren burukadari erantzun bikaina emanda, eta hurrengo jokaldian, Diego Llorenteren errematea kanpora joan da lehen zutoinean. Neurketako 55. minutuan, Raul Garciak gora bidali du buruz egindako errematea. Ondorengo minutuetan, bi taldeei asko kosta zaie abagune argiak sortzea, eta epaileak Athleticen aldeko penaltia adierazi du 72. minutuan, Camachok eskuarekin moztu baitu baloia area barruan. Raul Garciak hartu du erantzunkizuna eta 1-0ekoa sartu du. Azken minutuetan, Malagak erasora jo du, baina ez du arrisku handiegirik eraman Iraizozen ate ingurura. Amaieran, hiru puntuak San Mamesen geratu dira.

Fitxa teknikoa:

1 - Athletic Club: Iraizoz; Lekue, Yeray, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, San Jose; Susaeta (Saborit, 85. min), Raul Garcia, Muniain (Villalibre, 62. min); eta Williams (Bóveda, 77. min).

0 - Malaga CF: Kameni; Rosales, Luis Hernández, Demichelis, Juankar; Keko (En Nesiry, 79. min), Camacho (Sandro, 85. min), Diego Llorente, Jony (Chory Castro, 73. min); Pablo Fornals eta Charles.

Golak: 1-0, 72. min: Raul Garcia, penaltiz.

Epailea: Alvarez Izquierdo.

 

ierdo.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Athletic
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;