Publizitatea
Itxi

2017/03/18

18:31

Athletic Club

Porrota etxean

Athleticek Real Madrilekin galdu du San Mamesen (1-2)

Agentziak | Erredakzioa

Lehoiek bigarrenez galdu dute San Mamesen Liga honetan. Benzemak egin du lehen gola 24. minutuan, Adurizek banakoa 65.ean, eta 68.ean garaipenaren gola sartu du Casemirok.

  • Oscar de Marcos eta Marcelo. Argazkia: Efe.

    Oscar de Marcos eta Marcelo. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Real Madrilek hiru puntuak atera ditu San Mamesetik. Athleticek 19 partida zeramatzaten etxean galdu barik, horietako 16 irabazita. Madrildarrak sendo dira orain Ligako lidergoan. Neurketako golak Karim Benzemak, Aritz Adurizek eta Casemirok egin dituzte.

Lehen gola 24. minutuan iritsi da. Casemirok pase luzea eman dio Cristiano Ronaldori, eta honek erdiraketa egin du Benzemak baloia Keparen atean sartzeko.

Banakoa bigarren zatian egin dute bilbotarrek. Iñaki Williamsek eskuineko aldetik erdiratu du, Raul Garciak baloia buruarekin utzi dio Adurizi eta donostiarrak gola egin du.

Pozak gutxi iraun du San Mamesen, handik hiru minutura, Casemirok madrildarren bigarrena egin du, Toni Kroosek korner bat atera ostean.

Porrot honen ondorioz, Athleticek Europako postuetatik lau puntura jarraitzen du.

 

 

Fitxa teknikoa

1 - Athletic: Kepa; De Marcos, Yeray, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Beñat (Mikel Rico, m.79); Williams, Raúl García (Susaeta, m.85), Lekue (Muniain, m.59); y Aduriz.

2 - Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Sergio Ramos, Nacho, Marcelo; Casemiro, Kroos, Modric (Lucas Vázquez, m.61); Bale, Cristiano Ronaldo (Isco, m.79) y Benzema (Morata, m.85).

Golak: 0-1, m.24: Benzema. 1-1, m.65: Aduriz. 1-2, m.68: Casemiro.

m.68: Casemiro.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;