Itxi

Athletic Club

Oraindik ez du erantzunik eman

Venezuelak Fernando Amorebieta deitu du

Erredakzioa

Irailaren 3an eta 7an selekzioak jokatuko dituen lagunarketo bi partidetarako (Kolonbia eta Ekuadorren kontra).

Cesar Farias Venezuelako hautatzaileak Athletic Clubeko Fernando Amorebieta deitu du irailaren 3an eta 7an selekzioak jokatuko dituen lagunarketo bi partidetarako (Kolonbia eta Ekuadorren kontra).

Atzelariak ez du "oraindik erantzunik eman", Rafael Esquivel Venezuelako futbol federazioko presidenteak adierazi duenaren arabera. Baina Amorebietak Venezuelarekin jokatzeko asmoa agertu du: "Venezuelarekin jokatzeko asmoa daukat, beti izan da nire aurreneko aukera".