Athletic Club
Athletic
Amorebietagatik 10 milioi baino gehiago eskaini zituen Rubin Kazanek
Erredakzioa
Talde errusiarrak pasa den ostiralean egin zuen eskaintza Ibaiganen, baina Fernando Garcia Macuak ez zuen onartu.
ETBk aditzera eman duenez, Garcia Macua presidenteak atzo aipatu zuen eskaintza ez zen ez Llorente ezta Javi Martinezengatik izan. Rubin Kazan talde errusiarra hamar milioi eurotik gora emateko prest zegoen Amorebieta fitxatzeko. Klub zuri-gorriak ezetza eman zuen, Fernando Garcia Macuak eta Joaquin Caparros entrenatzaileak behin baino gehiagotan esan baitute uda honetan Athletic-ek ez duela jokalaririk salduko.