Itxi

Athletic Club

Ostegunean, 19:30ean

Zigandaren Athleticek erronka garrantzitsua du Bukaresten, estreinaldian

Agentziak | Erredakzioa

Nafarrak ostegun honetan egingo du debuta, Dinamoren aurkako neurketan; lehoiak emaitza ona lortzen saiatuko dira, Europan jokatu behar dituzten bi kanporaketetako lehenengoaren joanekoan.

  • Oscar de Marcos atzealdean ibiliko da, eskuinaldean. Argazkia: EFE.

    Oscar de Marcos atzealdean ibiliko da, eskuinaldean. Argazkia: EFE.

Kuko Zigandaren Athleticek erronka zaila du ostegunean, Bukaresten, Dinamoren aurka. Uda honetan Europa Ligako multzoen fasean sartzeko jokatu behar dituen bi kanporaketetako lehenengoaren joanekoa da, eta arerioa, Errumaniako Ligako hirugarren sailkatua, talde sendoa da. Cosmin Contra Alaves taldeko jokalari ohia da Dinamoren entrenatzailea.

Zigandak 20 jokalari eraman ditu Bukarestera. Zerrendan, baina, ez daude ez Williams (entrenatzen hasi berri da) ez Iturraspe (zigortuta dago), eta jokalari hauek ere utzi ditu Lezaman, Yerayrekin batera: Sola, Saborit, Villalibre, Unai Nuñez eta Unai Lopez. Aurreko asteotan egindako probak kontuan izanik, badirudi Mikel Vesga izango dela Beñatekin batera zelaiaren erdian, eta atzealdean, aldiz, bi futbolarik dituzte aukerak Aymeric Laporterekin batera aritzeko: Mikel San Josek eta Xabi Etxeitak. Aurrealdean, Markel Susaeta edo Iñigo Lekue ibiliko dira eskuinaldean.

Dinamok, bere aldetik, Sergiu Hanca errumaniarra du jokalaririk onena, eta Paul Anton kapitaina itzuliko da taldera. Rivaldinho (Rivaldo brasildar jokalari ohiaren semea) ere arituko omen da hamaikakoan.

Neurketa Euskal Herrian 19:30 direnean hasiko da, Estadio Nazionalean. Bertan jokatu eta galdu zuen Athleticek 2012ko Europa Ligako finala, Atletico Madrilen aurka (3-0).

Balizko hamaikakoak:

Dinamo Bukarest: Penedo; Romera, Nedelcearu, Maric, Filip; Mahlangu, Paul Anton; Hanca, Rivaldinho, Salomao; eta Nemec.

Athletic: Herrerin; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Beñat, Vesga; Susaeta, Raul García, Muniain; eta Aduriz.