Itxi

Athletic Club

Mikel Balenziaga

'Partidan sartuta egon behar dugu, giroa izutzeko modukoa izango delako'

Agentziak | Erredakzioa

Athleticek Panathinaikosen aurka jokatuko du ostegunean, Atenasen, Europa Ligako atariko bigarren kanporaketako joaneko partida.

  • Mikel Balenziaga. Argazkia: EiTB.

    Mikel Balenziaga. Argazkia: EiTB.

Athleticek Atenasen "partidan oso sartuta" atera behar duela esan du Mikel Balenziaga atzelari zuri-gorriak, Lezaman egindako entrenamenduaren ostean. Jokalariaren ustez, giro "izugarria" izango da Panathinaikosen estadioan, eta horri aurre egiten jakin beharko dute.

"Argi dago partidan oso sartuta egon behar dugula, lehen eta bigarren zatian. Giroa izugarria izango da, eta partidaren kontrola hasieratik izan behar dugu", azaldu du Balenziagak.

"Zelaian agindu nahi dugu eta partida irabaztera joango gara hasieratik", azpimarratu du Athleticeko jokalariak.

lariak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic