Itxi

Athletic Club

Prentsaurrekoa Lezaman

Gabilondo (Athletic): 'Irabaztera goaz Gijonera'

Erredakzioa

"Estatistikek lagun dezakete, baina orain arte egindakoak ez digu punturik emango", azpimarratu du Añorgakoak.

Sporting taldea "indartsu" zelairatzen da, baina hori badakite Athleticeko jokalariek. Beraz, Igor Gabilondoren arabera, "irabaztetako grina" erakutsi beharko dute "hasiera-hasieratik".

Duela bi urteko Kopako partida gogora ekarri du Añorgakoak. 28. segundoan aurreratu ziren markagailuan asturiarrak, baina zuri-gorriek 1-2ko garaipena lortu zuten azkenean. "Ez dugu hasierako minutuetan ezustekorik nahi, Kopan gertatu zen bezala. Neurketa bat horrela hastea oso arriskutsua da. Kopakoa ondo bukatu zen, baina kostata", adierazi du.

Molinonen jokatutako azken zortzi partidetan hiru garaipen eta bost berdinketa eskuratu ditu Bilboko taldeak, baina Gabilondok ez dio datu horri garrantzi handirik ematen.
"Taldeak irabazteko gogoa dauka eta badakigu denboraldia ondo hastea oso inportantea dela. Estatistikek lagun dezakete, baina orain arte egindakoak ez digu punturik emango". gaineratu du.